Hemen zaude: Hasiera MUTRIKU 2009

Aurkezpena

 

 

Aurkezpena

 

"Motrico" edo zehatzago esanda, "Mortrico" agertu zen lehen dokumentua 1200eko abenduaren 31koa da, hain zuzen ere, Alfontso VIII.a erregeak mutrikuarrek urtero eman behar izaten zioten balea Santiago Ordenari eman zionekoa. Lehen aipamen hura Mutriku fundatu baino bederatzi urte lehenagokoa  da eta horrek adierazten digu ordurako arrantzara dedikatzen zen biztanle talde bat zegoela, eta, besteak beste, arrantza indartzeko asmoz fundatu zen hiribildu berria.

 

Herria

 

 

Mutriku hirigune antolatu moduan noiztik dagoen ez badakigu ere, dokumentuek diote Alfontso VIII.a erregearen aginduz fundatu zela ofizialki;  erregeak 1209ko irailaren 1ean eman zion hiri gutuna. Gutunean, mutrikuarrek izango zituzten pribilegioak eta askatasunak agertzen dira (Donostiako Forua).

 

 

Dagoeneko 800 urte igaro dira data historiko hartatik eta gure herriak ibilbide luze bat egin du, efemeride garrantzitsuz betetako ibilbidea. Efemerideek lagundu dute gure ondare kulturala sortzen eta aberasten eta gure herriari eta jendeei forma eta nortasuna ematen, eta mutrikuarrok harro sentitzen gara horregatik.