Hemen zaude: Hasiera Turismoa Natura Karst-a

Karst-a

 

Mutrikuko natur guneetan  garrantzitsuenak bere interes naturala kontutan hartuta Arnoko mendigunea eta Olatzeko bailara dira, naiz beste paraje  eder  asko izan, hala nola, Astigarribiako bailara , Laranga auzoa edo Galdonamendi ingurua.

Hitz hauen ondoren, bi gune hauei buruzko informazioa aurkituko duzue.  Honez gain, jakin ezazue, gune hauetako natura, kondairak eta istorioak ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen direla Euskal Kostaldeko Geoparketik. Honi buruzko informazioa eta egutegia: www.geoparkea.com

 

Arnoko mendikatea

Arno arrezifean jatorri duen kareharrizko mendikatea da. Arnoren pisajeak duen balioak eta kalitateak Europako batasunaren Natura 2000 zerrendan egotera eraman dute, eta Komunitatearentzako Interesa duen Tokia (KIT –LIC–) izendatua izateko bidean egotera.

Arnoko paisajean kantauriar artadi (Quercus Ilex) mardula egiten da deigarriena, Arno kolore berde ilun bereizgarriz janzten duena. Naturaren altxorra dugu inguru hau, hemen dagoen kantauriar artadia Iberiar penintsulako iparraldeko nagusienetako bat baita.Arno

Arnoko mendikateak Astigarribia eta Olatz auzoak banatzen ditu. Olatz xarma berezia duen bailara da, Arnoren magalean dagoena eta 2 kilometro inguruko luzera duena.

Kostatik oso gertu egon arren, baserriko kulturan oso sustraituta dago, abeltzaintzari lotua, mendian eta zelaietan zezenak hazten dituzten ganadutegi batzuk ere bertan daudela.

Nabarmentzekoa da balio etnografiko handia duen 6,5 kilometroko mendi-ibilbidea. Ibilbidean zehar, hainbat elementu etnografiko aurkituko dugu: leizeak, karobiak, estelak, mitologia multzoak... Donejakue bideko erreferentziagunea ere bada.

 

Olatz bailara

Naturgune honetan Olatz bailara idilikoa dago. Bailara itxi hau hirigunetik hurbil egon arren, aldi berean gordeta egoteak Gipuzkoako bailara ezezagunenetako bat eta ukitu gabeenetako bat izatea ekarri dio.

OlatzInguru hauetan Ondarroako eta Markinako bide zaharren sekretuak gorde dira, muga izatearen berezitasunak markatuak beti. Bailarako urak ez doaz itsasora zuzenean, eta leiendek diotenez bertako urak sorginek zaintzen dituzten leizeetan ezkutatzen dira, barrunbeen sakonean olatuak apurtzen soma daitezkeela.

Leize horietako bat da Kobalde, San Isidro baselizaren atzealdean dagoena. Bertan sartzen den errekastoak Arnoko mendikatea zeharkatzen du eta Astigarribia auzoaren parean sartzen da Deba ibaian.

Jentiletxea kobazuloetan eta inguruko beste batzuetan, adibidez, historiaurrean gizakia inguru honetan bizi izan zela adierazten duten arrastoak aurkitu dira.