Hemen zaude: Hasiera Turismoa Museoak Nautilus Flysch-aren Ibilbidea

Flysch-aren Ibilbidea

Flyscharen logotipoa

Zer da Flysch-a ?

harkaitzakGipuzkoako mendebaldeko kostaldeko itsaslabar ikusgarriek altxor berezi bat dute gordean: historia geologikoaren milioika urte, ondoz ondoko harkaitz- geruzatan idatzita. Itsasoaren eragin etengabearen ondorioz, harkaitz-geruza horiek agerian geratu dira, eta formazio berezi horri flysch esaten zaio. Hain zuzen, kostalde osoko elementu bereizgarriena da, Biotopo Babestua izendatua.

Flyscharen geruza-sekuentziak ia- ia 60 milioi urteko (duela 110 milioi urtetik duela 50 milioi urte ingurura) segida jarraitua osatzen du, eta hor Lurraren historiaren gertaera eta kataklismo garrantzitsuen arrastoa ikus daiteke. Horregatik, kostalde horretan zehar ibiltzeak denboran bidaia zoragarria egiteko aukera ematen du.

Flysch-aren Ibilbidea : Mutriku - Deba - Zumaia

Ibilbide honen bidez, inguru hauetan geologian garrantzia duten puntu garrantzitsuenetakoak Flysch2ezagutzeko aukera izango dugu, bisitariaren eskura dauden hainbat bisita ezberdinen bidez. Hauetan garrantzitsuenetakoa, itsasoz edo oinez egingo dugun ibilbide oso baten da, itsasertz honetan dauden elementu berezi guztiak ezagutzeko aukera ematen diguna; besteak beste: Mutrikuko flysch beltzak, Debako itsaslabar izugarriak eta Zumaiako geruza bikainak. Horrez gain, irtenaldi honen baitan, Mutrikuko Nautilus ikasgunea eta bertako fosil-bilduma interesgarria nahiz Zumaiako Algorri ezagutza etxea bisitatu ahal izango dira; azken horretan, gainera, hainbat eta hainbat sekreturen atea irekiko dugu.   .

Informazio gehiago aurkitu nahi baduzu, aurrez ezarritako bisiten egutegi guztia, beste aukera batzuk edo azalpen guztiak, joan zaitez Flysch-aren webgunera eta han topatuko duzu guzti hau.

www.flysch.com