Bisita Gidatuak
Urte guztian zehar bisita gidatuen aukera egongo da, bai aurrez eskatuta, bai eta aurrez ezarritako egutegi konkretuarekin.
Hiru bisita mota eskaintzen dira , eta hitz hauen ostean dituzue bakoitzari buruzko informazioa.
FLYSCH-AREN IBILBIDE OSOA
Oinez eta itsasoz egingo dugun ibilbide osoan, itsasertz honetan dauden elementu berezi guztiak ezagutu ahal izango ditugu, besteak beste: Mutrikuko flysch beltzak, Debako itsaslabar izugarriak eta Zumaiako geruza bikainak. Zumaian, Algorriko puntara gerturatuko gara oinez, bertako haitzetan betirako arrastoa utzi duten gertakari planetarioak ezagutzeko. Horren barruan sartzen da bisitaldia baino lehen izango den autobus-zerbitzua, eta bisitaldiaren ondoren zuek hartutako lekura eramango zaituztena.
Erreserbak: Mutrikuko turismo bulegoan edo On-line erosketa:
Informazio telefonoak: 943 86 22 41 / 689 13 79 18
NAUTILUS ZENTRORA BISITA ETA
IRTEERA TXALUPAZ MUTRIKUKO FLYSCH BELTZA EZAGUTZERA

Bisitetan zentroa ikusiko da eta baita mutrikuko itsas- labarrak ere (itxasontzian).
Bisita hauek geologian espezializatutako pertsonalak egingo ditu eta aurrena Ikasgune Geologikoa ikusiko da eta ondoren,itsasontzian itsas labarretara luzatuko da bisita, hau ere gidaren laguntzaz, noski, Narvaez Bilduma, Euskal Herriko amonite bilduma hoberena, non jaso den ikusteko.
Hitz hauen azpian bisita hauei buruzko iformazioa jasotzeko aukera duzue eta baita egutegia ikusteko ere.
Erreserbak: Mutrikuko turismo bulegoan edo On-line erosketa:
NAUTILUS+ TXALUPAZ IRTEERA FLYSCH BELTZERA
Informazio telefonoa: 943 86 22 41 / 689 13 79 18
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
MUTRIKUKO FLYSCH BELTZERA GEOTOUR-A
Mutrikun Nautilus Ikasgune Geologikoa bisitatuko dugu, bertan dagoen amonite- fosilen bilduma bikainaz gozatuz. Ondoren, autobusez Saturraran hondartzara joango gara, bertan kostalde honetako Flysch beltza agerian baitago. Zazpi hondartzen gune ezkutu honetan hainbat sekretu ezagutzeko aukera paregabea izango dugu. Hitz hauen azpian 2009rako aurrez ezarrita dauden datak.
Erreserbak: Mutrikuko turismo bulegoan edo On-line erosketa:
MUTRIKUKO FLYSCH BELTZERA GEOTOUR-A
Informazio telefonoak: 943 86 22 41 / 689 13 79 18