Bisita Gidatuak
Urte guztian zehar bisita gidatuen aukera daukagu, taldeentzat eta aurrez hitzordua eskatuta.
Ikastetxeentzako unitate didaktiko ezberdinak prestatu dira adin taldeen arabera.
Informazio gehiago: nautilus@mutriku.net
Bestalde, Euskal Kostaldeko Geoparkearen aktibitateen barruan, hiru bisita mota eskaintzen dira Nautilusetik , aurrez ezarritako egutegi batekin. Hitz hauen ostean duzue bakoitzari buruzko informazioa.
FLYSCH-AREN IBILBIDE OSOA
Oinez eta itsasoz egingo dugun ibilbide osoan, itsasertz honetan dauden elementu berezi guztiak ezagutu ahal izango ditugu, besteak beste: Mutrikuko flysch beltzak, Debako itsaslabar izugarriak eta Zumaiako geruza bikainak. Zumaian, Algorriko puntara gerturatuko gara oinez, bertako haitzetan betirako arrastoa utzi duten gertakari planetarioak ezagutzeko. Horren barruan sartzen da bisitaldia baino lehen izango den autobus-zerbitzua, eta bisitaldiaren ondoren zuek hartutako lekura eramango zaituztena.
Erreserbak: Mutrikuko turismo bulegoan edo On-line erosketa:
Informazio telefonoak: 943 86 22 41 / 689 13 79 18
FLYSCH-A HAURRENTZAT

Etxeko txikienek flyscharen mundu zirraragarriaz gozatzeko eta ikasteko aukera izango dute. Esperientzia NAUTILUS Mutrikuko Ikasgune Geologikoko bisitarekin hasten da, haurrei egokitutako bisita laburrarekin. Jarraian, txikienek geologia tailer dibertigarri batean parte-hartuko dute eta etxera eramango duten fosila egingo dute. Amaitzeko, itsasontzian sartu eta Saturraran inguruko flysch beltza bisitatuko da.
Erreserbak: Mutrikuko turismo bulegoan edo On-line erosketa:
Informazio telefonoa: 943 86 22 41 / 689 13 79 18
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
MUTRIKUKO FLYSCH BELTZERA GEOTOUR-A
Mutrikun Nautilus Ikasgune Geologikoa bisitatuko dugu, bertan dagoen amonite- fosilen bilduma bikainaz gozatuz. Ondoren, autobusez Saturraran hondartzara joango gara, bertan kostalde honetako Flysch beltza agerian baitago. Zazpi hondartzen gune ezkutu honetan hainbat sekretu ezagutzeko aukera paregabea izango dugu. Hitz hauen azpian 2009rako aurrez ezarrita dauden datak.
Erreserbak: Mutrikuko turismo bulegoan edo On-line erosketa:
MUTRIKUKO FLYSCH BELTZERA GEOTOUR-A
Informazio telefonoak: 943 86 22 41 / 689 13 79 18