Hemen zaude: Hasiera Tramiteak Dirulaguntzak Ongizate Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen zergaren salbuespena

Informazioa

Mutrikuko Ordenantza Fiskaletan honi buruz datorren informazioa

TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN ZERGA SALBUESPENAK 

7.Artikulua.

Ibilgailua minusbalia duten pertsonak garraiatzeko dela joko da Gipuzkoako Foru Aldundiak emaniko minusbalia-ziurtagiria ekartzen denean.

Salbuespena eskaria ondorengo epealdian egingo da. Ibilgailu berriek, aldiz, 2 hileko epea izango dute eskaera egiteko Trafiko Zuzendaritzan alta eman ondoren.

Salbuespena eskatzeko epea,dagokion ekitaldiko abenduaren 31ra luzatzen da, beti ere elbarritasun ziurtagiriaren eskaria aurreko ekitaldian aurkezten bada. Salbuespenaren luzapenak elbarritasun ziurtagiria ematen den ekitaldirako bakarrik balioko du.

Premiamenduzko prozedimenduan barneraturik badago salbuespena dagokion ordainagiria, honen deusestapenak sor ditzazkeen gastuak subjektu pasiboaren kontu joango dira.

 

Aurkeztu beharreko agiriak

   Salbuespena eskatzeko aurkeztu behar diren agirien zerrenda. Eskaera-orriarekin batera aurkeztu behar diren agiriak hauek dira:

      • Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako minusbalia-ziurtagiria
      • Gidatzeko baimena