Hemen zaude: Hasiera Tramiteak Dirulaguntzak Ongizate Familia Ugaria Informazioa

Informazioa

Familia Ugariaren tituluari buruzko hainbat argibide.

 

1.- Araudi erregulatzailea
40/2003 Legea, azaroaren 18koa, Familia Ugariak Babesteari buruzkoa (277. BOE, 2003ko azaroaren 19koa). 
1621/2005 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, familia ugariak babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen Arautegia onartzen duena. 

2.- Familia ugarien kontzeptua 

Familia Ugarien Babeserako azaroaren 18ko 40/2003 Legearen arabera, (2003ko azaroaren 19ko B.O.E., 277 Zk.) familia ugaria da:
Hiru seme-alaba edo gehiago ditu(zt)en aurreko ahaide bat edo bi, komunak izan edo ez. 
Bi seme-alaba, komunak izan ala ez, ditu(zt)en aurreko ahaide bat edo bi, seme-alabetako bat gutxienez minusbaliatua bada edo lanerako ezindua baldin badago. 
Bi seme-alaba, -komunak izan ala ez- dituzten bi aurreko ahaide, biak minusbaliatuak badira, edo gutxienez, haietako batek %65eko edo gehiagoko minusbaliotasun gradua baldin badu, edo lanerako ezinduak baldin badaude. 
Aita edo ama bananduak edo dibortziatuak, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak izan ala ez, nahiz eta famili unitate desberdinetan egon, betiere bere ekonomia-mendekotasunean baldin badaude, nahiz eta ez bizi ezkontza-egoitzan. 
Aita eta amarik ez duten (umezurtz diren) bi anai-arreba edo gehiago, tutoretza, harrera edo zaintzan daudenak eta tutorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizi direnak, baina ez daudenak haien menpe. 
Aita eta amarik gabeko 18 urtetik gorako hiru anai-arreba umezurtz edo gehiago, edo bi anai-arreba umezurtz bietako bat minusbaliatua bada, elkarrekin bizi eta elkarren artean ekonomia-mendekotasuna dutenean. 

Aurrekotzat hartzen dira, aita, ama, edo biak elkarrekin ezkontza-lotura baldin badago eta hala dagoenean, haietako baten bizikidea. Aurreko ahaide kondiziora berdinduko d(ir)a, aurreko paragrafoan aipatutakoak falta badira, beren esku seme-alaben familia-harrera iraunkor edo aurreadopziozkoa edo tutoretza duten pertsona edo pertsonak, betiere beraiekin bizi badira eta beraien kontura bizi badira.
 
Seme-alabatzat hartuko dira tutoretza edo familia-harrera iraunkor, edo aurreadopzio bidezko pertsonak, egoera legez eratuta badago.
 
Familia Ugariaren baldintza onartzeko edo mantentzeko seme-alabek bete beharrekoak honako hauek dira:
Ezkongabeak izan eta 21 urte baino gutxiago eduki, minusbaliatuak badira edo lanerako ezinduak badaude izan ezik. Adin muga 25 urte arte luzatu ahal izango da ikasketengatik. 
Aurreko ahaidearekin edo ahaideekin bizi (ikasketek, lanak, osasunak,&eragindako aldi baterako banaketak ez du elkarbizitza hori apurtzen). 
Aurreko ahaidearekiko edo ahaideekiko ekonomia-mendekotasuna izan. 

3.- Familia ugarien sailkapena 

Familia ugariak ondorengo kategorietan sailkatzen dira:
Berezia: 
Bost seme-alaba edo gehiagokoa. 
Lau seme-alabakoa; gutxienez horietako hiru, erditze, adopzio, harrera iraunkor edo aurreadopzio multiplea izan badira. 
Lau seme-alabakoa, famili unitatearen urteko diru sarrerak, osatzen duten kide kopuruaren artean zatituta, indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren urteko zenbaketaren %75 baino gutxiago denean, aparteko ordainsariak kontutan hartuta. 
Orokorra: 
Beste famili unitateak. 

Sailkapenerako, seme-alaba minusbaliatu edo lanerako ezindu bakoitzak bi kontatzen du.

4.- Familia Ugariaren Titulua

Titulu ofizial bat da, familia ugari bati bere egoera onartzen diona. Euskadin titulu hau emateko eta berritzeko eskumena duten entitateak Foru Aldundiak dira: Araban, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea; Bizkaian, Gizartekintza Saila; eta Gipuzkoan, Giza Eskubide, Lan eta Gizarteratze Saila.

Titulu honek lurralde Nazional osoan balio du eta bere balioa galduko du seme edo alaba nagusiak 21 urte betetzen dituenean edo ikasten ari bada 26 urte betetzen dituenean.

Titulua lortzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Eskaera bete, eredu ofiziala, Bizkaian eta Gipuzkoan.

- Famili Liburua aurkeztu (Bizkaian eta Gipuzkoan honen fotokopia ere aurkeztu behar da).

- Tituluan agertuko diren familia unitateko kide guztien erroldatze ziurtagiria.

- Familia unitatean NANa duten kide guztien NANen fotokopiak.

- Egoera bereziak egiaztatzeko agiriak: minusbaliotasuna (guraso edota seme-alabena), alargun izatearena, banandua edo dibortziatua izatearena, (kasu horretan epaiaren kopiaz gain hitzarmen arautzailearen kopia ere eman behar da, seme-alaben zaintza eta babespenari dagozkion xederako) ikasle izatearena (Araban 22 urtetik gorako seme-alaben ikasketa-agiria, Bizkaian 20 urtetik gorako seme-alabena eta gipuzkoan 21 urtetik gorako seme-alabena).

Beste nazionalitateetako pertsonek, aurreko agiriez gain, aurkeztu beharko dute:

- Europar Batasuneko Estatuetakoak badira: egoitza-baimena edo Espainian lanean ari diren ziurtagiria.

- Europar Batasunekoak ez diren Herrialdeetakoak badira: Aipatu Tituluan agertuko diren kide guztien egoitza-baimena.

Titulua berritzeko

Familia Ugariaren Titulua berritu egin beharko da familiako kide kopurua aldatzen denean, horrek kategorian eragina badu. Hala eta guztiz ere, seme edo alaba nagusienak 21 urte betetzen dituenean berritu beharko da, bai ikasketak utzi dituelako eta ondorioz baldintza hau galduko duelako, bai ikasten jarraitzen duelako, eta kasu honetan urtero berritu beharko da ikasketak bukatu arte.

FamiliaUgariaren Titulua berritzeko aurkeztu beharreko dokumentazio ondorengoa izango da:

- Aurreko Titulua aurkeztu.

- Egoerabereziak edo aldaketak izanez gero, horiek egiaztatzeko behar diren agiriak aurkeztu: minusbaliotasuna, ikasle izatearena, alargun izatearena, banadua edo dibortziatua izaterena.

Informazioa, tramitazioa eta Titulua ematea

 
Gipuzkoa
Giza Eskubide, Lan eta Gizarteratze Saila
Txara II eraikina - Zarategi pasealekua, 99
Intxaurrondo auzunea
20015 Donostia-San Sebastián
Tel: 943 11 26 88

Beste udalerriak 

Beste udalerrietan bizi diren pertsonek Familia Ugariaren Tituluaren tramitazioa dagokion Udalaren gizarte zerbitzuen bidez egin dezakete.

5.- Familia ugarien agiria

Euskadin, Familia Ugariaren Titulua duten familietan, 5 urtetik gorako kideek eskubidea dute Eusko Jaurlaritzak emandako Familia Ugariaren Agiri bana izateko. Agiri hau Tituluaren ordez erabil daiteke Euskadin; eta Tituluaren hobariez gain, Gida honetan adierazitako abantailak jasotzeko aukera izango du.Titularrak bakarrik eta banaka erabil dezakeen agiri bat da, besterenezina, eta Euskal Autonomia Erkidegoan balio duena.

Agiria egiaztagiri bat da, Familia Ugariaren Tituluari lotutakoa, familia ugarientzako dauden hobariak errazago eskuratu ahal izateko. Gida honetan zehaztu ditugu hobari horiek.

Familia Ugariaren Titulua eskatzean, Familia Ugariaren Agiria jasoko dute bere etxean. Familia Ugariaren Titulua berritzen denean berritu beharko da Agiria ere. Familia Ugariaren Tituluak balioa galtzen duen egun berean galduko du bere balioa Agiriak ere. 

Agiriak familia ugari bateko kide izatea baino ez du egiaztatzen. Laguntzaren bat lortzeko beste baldintzarik bete behar bada, baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko bidea erabili beharko da.