Informazioa
Diru kopuruak eta eskaerak aurkezteko epea
FAMILIENTZAKO ZUZENEKO DIRU-LAGUNTZAK
ERDITZEA,ADOPZIOA EDO ADOPZIO AURREKO HARRERA DELA-ETA EMATEN DIREN LAGUNTZA OROKORRAK
- Lehenengo seme edo alabarengatik: 400 eta 900 € bitartean (familiaren diru-sarreren arabera)
- Bigarren seme edo alabarengatik: 1.500€,lehenengo 2 urteetan zehar banatuta (errenta-maila guztietarako)
- Hirugarren seme edo alabarengatik:6.300€,lehenengo 6 urteetan zehar banatuta (errenta-maila guztietarako)
Laguntzaren xede den haurrak %33ko edo gehiagoko ezintasuna badu, laguntzaren zenbatekoa bikoiztu egingo da.
NAZIOARTEKO ADOPZIOAGATIKO BERARIAZKO LAGUNTZAK
Aurreko laguntzei gehitzen zaizkie, eta aldatu egiten dira familiaren diru-sarreren eta batera adoptatutako seme-alaben kopuruaren arabera. Hona hemen gutxieneko zenbatekoak (errenta baxuenentzat biderkatu egiten dira):
- Nazioarteko adopzio bakunagatik: 2.000€
- Nazioarteko adopzio bikoitzagatik: 3.500€
- Nazioarteko adopzio hirukoitzagatik:5.000€
ERDITZEA,NAZIO-MAILAKO ADOPZIOA EDO ADOPZIO AURREKO HARRERA MULTIPLEA DELA-ETA EMATEN DIREN BERARIAZKO LAGUNTZAK
Laguntza orokorrei gehitzen zaizkie, eta aldatu egiten dira familiaren diru-sarreren arabera. Hona hemen gutxieneko zenbatekoak (errenta baxuenentzat biderkatu egiten dira):
- Erditze,nazio-mailako adopzio edo adopzio aurreko harrera bikoitzarengatik:2.000€
- Erditze,nazio-mailako adopzio edo adopzio aurreko harrera hirukoitzarengatik:4.000€
- Erditze,nazio-mailako adopzio edo adopzio aurreko harrera laukoitzarengatik:6.000€
Eskaerak aurkezteko epeak:
- 3 hilabete, gertaera gauzatzen denetik
- Urteroko ordainketa eskatzeko, urte natural osoa