Aurkeztu beharreko agiriak
Eskariarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa
Eskaerekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
a) Familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren NANaren edo haien nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia.
b) Hala badagokio, senar-emazteen familia-liburuaren fotokopia, edo, izatezko bikoteen kasuan, erregistratuta dauden Izatezko Bikoteen Erregistroaren ziurtagiria edo hori egiaztatzen duen antzeko dokumentua.
c) Dekretu honen laguntza jaso dezakeen seme edo alaba bilduta dagoen familia-liburuaren fotokopia konpultsatua.
d) Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiri eguneratua, etxean bizi diren lagun guztien zerrenda eta eskatzailea udalerrian erroldatu zen eguna barne. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.
Erroldatze-ziurtagiriak frogatzen ez badu eskatzailea udalerrian bizi denik, laguntzaren organo kudeatzaileak eskaera egingo dio eskatzaileari udalerrian bizi dela egiaztatzen duten dokumentuak aurkez ditzan.
Eskatzailea 4.3 artikuluko bigarren paragrafoan aipatutako salbuespenean biltzen bada, egungo erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko du, etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda barne. Hori ez ezik, salbuespen horren aukera egiaztatuko duen erroldatze-ziurtagiria ere aurkeztuko du.
e) Adopzio-kasuetan, adopzioa gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren fotokopia.
f) Adopzio aurreko familia-harreraren kasuetan, adopzioa gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren fotokopia.
g) Eskatzailearen ezkontza deuseztatu bada, edo epai judizialen bitartez eskatzailea banandu edo dibortziatu bada, laguntza eragin duten seme edo alaben zaintza eta babespea esleituko duen ebazpen judizialaren fotokopia aurkeztu beharko da.
Orobat, ebazpen judizialaren arabera, laguntza eragin duten seme edo alaben zaintza eta babespea konpartitua bada, laguntzaren eskatzailea erabakitzeko lortutako akordio sinatua aurkeztuko da.
h) Laguntza eragin duten seme edo alabei % 33ko edo goragoko ezintasuna onartu bazaie, indarreko minusbaliotasun-mailaren berri ematen duen ziurtagiriaren fotokopia aurkeztu beharko da, eskumeneko organoak emana.
i) Bide telematiko bidez familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-mailari buruzko informaziorik lortzerik ez badago, honako hauek aurkeztuko dira:
- Administrazioak familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren PFEZaren aitorpenari dagokionez (baterako aitorpena edo bakoitzaren aitorpen indibiduala) egindako likidazioaren fotokopia, seme edo alaben jaiotzaren, adopzioaren edo adopzio urreko familia-harreraren eguna baino bi urte lehenagoko zergaldiari dagokionez.
- Ezkontza deuseztatzearen, banatze judizialaren edo dibortzioen kasuetan, laguntza eragin duten seme edo alaben zaintza eta babespea esleitu zaion aitaren edo amaren errenta-aitorpenari dagokionez Administrazioak egindako likidazioaren fotokopia aurkeztu beharko da.
- Salbuetsita daudelako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egin ez dutenek dagokion Erakundeak emandako salbuespen-ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
j) Laguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo banku-korrontearen titulartasun-datuen fotokopia.
k) Pertsona eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela biltzen duen zinpeko aitorpena.
l) Eskatzailearen zinpeko aitorpena, itzultzeko edo zigortzeko prozeduren eraginpean dagoela adierazteko, baldin eta prozedura horiek oraindik ere bideratzen ari badira, behin Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haien erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen esparruan abiatu ondoren.